Kangurua Macropodidae familiako ugaztun martsupiala da, Australian eta Ginea Berrian bizi dena[1]. Duela 15 milioi urte agertu ziren Australian. Kanguru gehienak belarjaleak dira, baina batzuek, txikienek, inoiz zomorroak jaten dituzte[2].
65 kanguru espezie inguru daude, esate baterako kanguru gorria, kanguru grisa eta walabia[3]. Espezie haietako hamar galzorian daude, ehiza dela-eta[4]. Tamaina handienekoak kanguru gorria eta kanguru grisa dira: 2 m luze izatera irits daitezke eta 85 kiloko pisua dute. Txikienek 30 cm luze dira eta sagu itxura dute. Koalarekin batera, Australiako animalia ezagunenetakoa da[5].