Kapusai edo kapusail euritik babesteko soingaineko kaputxaduna da[1]. Herri batzuetan txartes izena ere hartzen zuen[2]. Aldi berean gorputza eta burua estaltzen zuen artilezko jantzia zen, bereziki langileek eta artzainek erabiltzen zutena euritik babestu ahal izateko[3]. Amionok eta Aymeric Picaudek aipatzen duten janzkera izan liteke, Iberiar Penintsulan Erdi Aroan erabiltzen zena[3].
Jantziak bi atal ditu, bata aurretik eta bestea atzetik jartzen dena, eta besoen azpitik sokekin lotzen zen. San Telmo museoan ale bat gordetzen da[4].