Karmelo Etxegarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karmelo Etxegarai Korta |
Jaiotza | Azpeitia, 1865eko uztailaren 3a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Gernika-Lumo, 1925eko azaroaren 4a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Irakaslea(k) | Marcelino Menéndez Pelayo |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, historialaria eta poeta |
Enplegatzailea(k) | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Kidetza | Bizkaiko Monumentuen Batzordea Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza Historiaren Errege Akademia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Karmelo Etxegarai Korta (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailaren 3a - Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroaren 4a) idazle eta historialari gipuzkoarra izan zen. Haren lan gehienak gazteleraz idatziak izan arren, hainbat aldizkaritan, hala nola, Euskal-Erria, Euskalzale, Euskal Esnalea eta beste zenbaitetan euskaraz idatzi zuen.
Hegoaldean antolatzen ziren Lore Jokoetan sari ugari irabazi zuen. Bertso jarrietan nabarmendu zen, sorta hauekin esate baterako: Zertako; Euskerazko ipui jator berriak; Markinara (1883); Menditar baten kantua; Abbadia jauna! zuri (1886); Txistulari gaisoa (1888). Lan horietarako batzuetan doinuak ere asmatu zituen.[1]
1911n aldizkari berri baten sortzaileetako bat izan zen, Euskalerriaren Alde, zeina zuzendu zuen Gregorio Muxikak, eta kolabaratzaile nagusi izan ziren, Etxegaraiz gain, Domingo Agirre, Arturo Kanpion, eta Julio Urkixo. Euskararen eta euskl kulturaren inguruko ikerketa eta dibulgazioa kobinatzen ziren hartan. Haren euskara jatorra eta zehatza da Aita Villasanteren esanetan, eta lan historikoetan prosa argia etiten saiatu zen.[2]
Bonifazio Etxegarairen anaia zaharra izan zen.