Karolina Brunswickekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Schloss Richmond (en) , 1768ko maiatzaren 17a |
Heriotza | Hammersmith, 1821eko abuztuaren 7a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Brunswickeko katedrala |
Familia | |
Aita | Charles William Ferdinand, Duke of Brunswick-Wolfenbüttel |
Ama | Augusta Britainia Handikoa |
Ezkontidea(k) | Jurgi IV.a Erresuma Batukoa (1795eko apirilaren 8a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | House of Welf (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Karolina Amelia Elisabet Brunswick-Wolfenbüttelgoa (Brunswick, Alemania, 1768ko maiatzaren 17a - Hammersmith, Londres, 1821eko abuztuaren 7a) Britainia Handiko erresumako Jurgi IV.a erregearen emaztea izan zen. 1795ean Galesko printze Jurgirekin ezkondu zen, baina beren lehenengo haurra jaio eta berehalaxe bereizi ziren elkarrengandik. Senarra erregeorde zen garaian gortetik kanpora egotzi zutelarik, Italian bizi izan zen 1814tik aurrera. Jurgi IV.a errege izendatu zutenean, Britainia Handira itzultzea debekatu zitzaion, eta bere senar ohiaren koroatzerakoan (1821) ez zioten utzi Westminsterreko abadian sartzen. Horrekin gaixotu, eta 19. egunerako hil zen.