Katastrofismoa, Georges Cuvier anatomista eta paleontologo frantziarrak bere Recherches sur les ossements fossiles de quadrupèdes (1812) lanean argudiatzen duen hipotesia da, erregistro fosilean ikusitako desagertze ezberdinak eta segida faunistikoko patroiak eskala handiko hondamendi naturalek (erupzio bolkaniko edota azken itzalketetako uholdeek) eragin zituztela. Hau, gertaera naturalekin soilik azaldu zuen: ez zuen Noeren uholdea aipatu, [1] ez zuen inoiz jainkozko sorkuntzaz hitz egin desagertze gertaera baten ondorengo birpopulaketa mekanismo bezala, bere garaikide ziren Lamarck eta Geoffroy Saint-Hilairerenak bezalako teoria ebolutiborik babestu ez zuen arren. [2][3] Cuvierrek uste zuen erregistro estratigrafikoak hondamendi horietako batzuk egon zirela adierazten zuela; gertaera natural errepikariak, lurreko bizitzaren historian egonaldi luzeek bananduak. Honek, Lurrak milioika urte zituela sinestera eraman zuen.[2]
Katastrofismoak, biologia modernoan toki bat aurkitu du Kretazeo-Paleogenoaren desagertze gertaerarekin, Luis Alvarezen 1980ko artikulu batean proposatu zuten bezala, 10 kilometroko asteroide batek (6.2 milia) duela 66 milioi urte Lurra jo zuela argudiatu zuen Kretazeoaren amaieran. Gertaerak, dena dela, espezie guztien %70 inguru iraungi zuen, dinosauroak barne, Kretazeoaren eta Paleozenoaren arteko muga atzean utziz.[4] 1990ean, talka markatzen duen 180 kilometroko (110 milia) krater hautagai bat identifikatu zuten Chicxuluben, Mexikoko Yucatan Penintsulan.