Katina Paxinou | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pireo, 1900eko abenduaren 17a |
Herrialdea | Grezia |
Heriotza | Atenas, 1973ko otsailaren 22a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Atenasko Lehen Hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ioannis Paxinos (en) (1917 - 1923) Alexis Minotis (1940 - 1973ko otsailaren 22a) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hill Memorial School (en) Conservatoire de Musique de Genève (en) |
Hizkuntzak | greziera ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Enplegatzailea(k) | National Theatre of Greece Drama School (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
|
Aikaterini Konstantopoulou, Katina Paxinou izenarekin ezagunagoa, (grezieraz: Κατίνα Παξινού; Pireo, 1900eko abenduaren 17a - Atenas, 1973ko otsailaren 22a) Greziako aktore tragiko ospetsua izan zen. Antzerkira bideratua zuen bere ibilbidea, baina nazioarteko ospea lortu zuen Hollywoodeko hainbat filmetan agertzeagatik. 1944an Oscar saria eta Urrezko Globoa irabazi zituen, eta izar bat jaso zuen Hollywoodeko ospearen pasealekuan .
XX. mendeko greziar [1] [2] aktore handia kontsideratuta, bidea ireki zien Melina Mercouri (1920-1994) eta Irene Papas (1926) aktoreen belaunaldiari.