Kfar Nahum[1] (hebreeraz: כְּפַר נַחוּם, Kfar Nahum, "Nahumen herria"; antzinako grezieraz: Kαφαρναούμ), antzinean Kafarnaum deitua, asmonearren garaiko arrantza-herria izan zen. Galileako itsasoaren iparraldeko ertzean kokaturik,[2] 1.500 biztanle inguru zituen.[3] Arkeologoek bertan bi sinagoga topatu dituzte, bata bestearen gainean eraikia. Tradizio kristauaren arabera, gertutik dagoen eliza bat San Petriren jaiolekua omen zen.