Kimuak | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1998 |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Jabea | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta Etxepare Euskal Institutua |
Kimuak programa 1998an sortu zuten Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin. Euskal film laburrak nazioartean sustatzea eta banatzea du helburu. Edizio bakoitzean epaimahai independente batek egindako hautaketa biltzen duen katalogo bat egiten da.[1]
Gaur egun Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatutako programa da. Kimuakeko hautagaiak izan daitezke EAEn egoitza duten zuzendari edota ekoizpen-etxeak, eta euskarazko ekoizpenak egin dituzten Nafarroako Foru Komunitateko edo Euskal Hirigune Elkargoko egile edo enpresak.[2]