Kintiliano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Calahorra eta Calagurris, c. 35 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, c. 100 (60/61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Remmius Palaemon (en) Gnaeus Domitius Afer (en) Marcus Servilius Nonianus (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa, erretorikoa, poeta, abokatua, irakaslea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Marko Fabio Kintiliano (Calagurris —egungo Calahorra—, c. 35 - c. 100), jatorrian latinez Marcus Fabius Quintilianus, Antzinako Erromako baskoi[1] erretoriko, pedagogo eta legegizona izan zen, ospetsua Institutio Oratoria erretorika-bilduma idatzi izateagatik. Erretorikan, klasizismoko estilo garbira itzultzea defendatu zuen, Zizeron eredutzat harturik.
Erroman kultura orokor handia ikasi zuen Remio Palemon eta Servilio Nonaino irakasle zituela literaturan, eta Domicio Afer elokuentzian. Hispaniara itzuli zen 61. urtean, Neronek Galba Tarraconense probintziako gobernadore izendatu zuenean. Zazpi urtez elokuentzia irakasle eta abokatu aritu zen. Elokuentziaren artearen endekapenari buruzko hitzaldi bat idatzi zuen, gaur egun galduta dagoena, bere postura ideologikoa erakusteko (De causis corruptae eloquentiae), eta hil baino pixka bat lehenago bere obra nabarmenena argitaratu zuen: De institutione oratoria. Dominikano enperadorearen hilketarekin hil zen, 95. urtean.
Kintilianorentzat, ikastea gizakiak bere gain duen bertute naturala da, eta guztion eskura dago, bakar batzuei erreserbatua zegoela ziotenei aurre eginez. Adimenak guztiei egiten die onura; baina, beste edozer bezala, adimena ere prestatu eta landu beharrekoa da.