Klasizismoa klasikotzat hartzen den garaiko ereduen imitazioan oinarrituriko arte-joera da. Sartaldeko kulturan K.a. V. eta IV. mendeetan, Atenasen bereziki garatu zen artea da klasikoa. Bestalde, klasizismoak oposizio estetikoa adierazi ohi du: klasizismoa erromantizismoaren aurka, klasizismoa abangoardiaren aurka, eta abar.[1]