Knossos | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | organized archaeological site (en) , erakargarri turistiko eta Polis |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°17′53″N 25°09′47″E / 35.297961111111°N 25.163155555556°E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Crete |
Eskualdea | Crete Region |
Unitate periferikoa | Heraklion (unitate erregionala) |
Udalerria | Heraklion Municipality |
Leku geografikoa | Kreta |
Geologia | |
Garaia | Zibilizazio minoiko |
Knossos[1] (antzinako grezieraz: Κνωσός, Linear B: 𐀒𐀜𐀰, ko-no-so) antzinako hiria zen, Kretako iparraldean zegoena.
K.a. 3000. urtea baino lehenagokoa da. Minos errege mitologikoaren jauregia izan zen. K.a. XV. mendean mizenastarrek okupatu zuten, geroago dorioarrek, eta erromatarrek.[2] Minostar zibilizazioaren gune nagusia izan zen. Hain zuzen ere, Knossosko jauregi handiaren ikerketetatik ezagutzen da zibilizazio minoikoa[3]. Jauregi osoa, gotortu gabe zegoena, harriz egina zegoen egurrezko egitura baten gainean, eta erdiko patio baten inguruan biltzen zen[4].