Knoxville Knoxville 'The Marble City' | ||
---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Estatua | Tennessee | |
Alkatea | Indya Kincannon (en) | |
Jatorrizko izena | Knoxville | |
Posta kodea | 37902 | |
FIPS kodea | 47-40000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 35°57′42″N 83°55′24″W / 35.9617°N 83.9233°W | |
Azalera | 254 km² | |
Altuera | 270 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 190.740 (2020ko apirilaren 1a) 11.866 (2010) | |
Dentsitatea | 707 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 82.088 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1791 | |
Telefono aurrizkia | 865 | |
Hiri senidetuak | Chełm, Chengdu, Kaohsiung, Larisa, Muroran, Neuquen eta Yesan County (en) | |
http://www.cityofknoxville.org |
Knoxville Ameriketako Estatu Batuetako hiria da, Tennessee estatuko Knox konderrikoa. Tennesseeko hirugarren hiri handiena da, Menfisen eta Nashville hiriburuaren atzetik. Knox konderriko egoitza administratiboa bertan dago, eta konderriko hiririk handiena ere bada. Hiriaren izena Henry Knox Estatu Batuetako lehenengo defentsa-idazkariaren omenez ipinitakoa da.
Hiria 1786. urtean sortu zuten. Tennessee estatuko lehenengo hiriburua izan zen Knoxville, hala izendatuta 1796. urtean, Tennessee Estatu Batuetan sartzea onartu zutenean. Hala ere, 1817. urtean hiriburua Murfreesboro hirira aldatu zuten.
Knoxvilleren goitizena Marmolaren Hiria da. Izan ere, XX. mendean hainbat marmol-meatze ustiatzen ziharduten, herrialdeko leku askotara banatzeko.
1930eko hamarkadan Barruko Arroparen Munduko Hiriburua ere esaten zitzaion Knoxvilleri, orduan hiriko hogei lantegi baino gehiagok ekoizpen horretan zihardutelako. 1950eko hamarkadan lantegiak ixten hasi ziren, eta ondorioz biztanleria %10 inguru murriztu zen.