Donejakue bideak: frantses bidea eta Espainiako iparraldeko bideak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv, vi |
Erreferentzia | 669 |
Kokalekua | Euskal Herria Espainia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1993 (XVII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Kostaldeko Donejakue bidea Bizkaiko golkoa edo Kantauri itsasoaren kostaldea zeharkatzen duen Donejakue bidearen adar edo ibilbidea da. Antzina Ipar Europatik itsasoz portuetara iristen ziren erromesek burutzen zuten ibilbidea zen. Berez, Frantziako mendebaldeko lurraldeak igarotzen dituen Soulac ibilbidearen jarraipena da, Euskal Herrian Baionatik sartu, Hendaia eta Irunen Bidasoa ibaia zeharkatu eta kostaldeari jarraituz Compostelara zuzentzen da. Jada Galizian, Arzúa udalerrira iristean Done Jakue bidearen ibilbide nagusiarekin bat egiten du.