Ludwik Lejzer Zamenhof (polonieraz: Ludwik Łazarz Zamenhof), ezizenez Doktoro Esperanto (Bialystok, Errusiar Inperioa —gaur egun, Polonia— 1859koabenduaren 15agreg./abenduaren 3ajul. - Varsovia, Polonia, 1917koapirilaren 14agreg./apirilaren 1ajul.) hizkuntzalaria eta okulista izan zen. 1873an, nazioarterako hizkuntza bat asmatu zuen. Bere asmoa mundu guztiak bigarren hizkuntza gisa ikasi ahal izatea zen, horrela ama-hizkuntza desberdineko jendeak elkar uler zezan. Hasieran, adiskide artean erabili zuen, baina 1887an, Doktoro Esperanto ezizenarekin zabaldu eta azaldu zuen. Hortik datorkio berak asmatutako hizkuntzari «esperanto» izena. Hainbat itzulpen egin zituen hizkuntza horretara.