Laguntza:Eztabaida orria

Nahitaez, orri bati buruz hitz egin behar diren egoera batzuk aterako dira Wikipedian. Horretarako daude eztabaida orriak. Nahiz eta izen hori duten (eztabaida orri), haserretu gabe hitz egiteko tokiak dira, baina ez dira eguneroko gauzei buruz solasean aritzeko toki bat.

Orri guztiek dute eztabaida orri bat, izen-tarte bereziak izan ezik ("Berezi:"), eta blokeatu ezinezkoak dira. Hizkuntza guztietan "Aldatu" fitxaren ondoan azaltzen da. Bi eztabaida orri mota desberdindu ditzakegu: arruntak, artikuluetan, artikuluko gaiari eta formari buruz eztabaidatuz artikulua hobetzeko, eta erabiltzaileen eztabaida orriak, gainerako erabiltzaileekin komunikatzeko.

Eztabaida fitxa gorriz badago, eztabaidarik ez dagoelako da. Horrek ez du esan nahi zuk ezin dezakezunik egin, lehena izango zarela baizik.


Laguntza:Eztabaida orria

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne