Lan-elkarrizketa

Lan elkarrizketa batean, hautagaiak bere curriculum vitaeri buruzko azalpenak eta xehetasunak emateko aukera du.

Hautapen-prozesu batean, lan-elkarrizketa lanpostu baterako aurkeztutako hautagaien artetik egokiena aukeratzeko faseetako bat da, sarri azkena eta erabakigarria, hautapen-prozesuko arduradunaren eta hautagairen arteko elkarrizketa moduan. Curriculum vitaen adierazitako informazio biografikoa egiaztatzeaz gainera, hautagaia pertsonalki ezagutu eta lanposturako pertsona egokia den erabakitzeko erabiltzen da. Elkarrizketako galderak atal zenbaitetan banatzen dira: hasiera batean, curriculumari buruz hitz egiten da eta ondoren hautagaiaren nortasun eta asmoei buruzko galderak planteatu ohi dira, orokorrean nahiz lanpostuari dagokionean; bizitza pribatuari buruzko galderak ere izaten dira. Lan-elkarrizketek informazio zuzena eta fidagarria eskuratzeko aukera ematen badute ere, kostu altua (denboraz, bereziki) da bere eragopzen nagusia; hori dela eta, ohikoa da lan-elkarrizketa hautapen-prozesuaren bukaeran burutzea, hautagai-kopurua nabarmen murriztu eta enpresak lanposturako egokiak izan daitezkeen pertsonak aukeratu dituenean.

Elkarrizketatzaile bat (eskuinean) koadernoan galdera zerrenda bat duelarik, elkarrizketatua (ezkerretara) eta erdian, atzean, behatzaile bat, elkarrizketatzailearen laguntzailea.

Lanpostu batzuetarako langile egokiak bilatzeko lan elkarrizketak[1] egiten dira maiz. Enplegua eskaintzen duenek enplegua eskatzen dutenei galderak egiten dizkiete langilearen gaitasunak ezagutzeko asmoarekin.

Gaur egun, enplegua eskaintzen dutenek, askotan, ez dute lan hori zuzenean egiten eta horretan aritzen diren enpresa espezializatuen zerbitzuak erabiltzen dituzte.

Elkarrizketa horien bidez jakin nahi da ea eskaintzen den lanpostuetarako aurkeztu diren hautagaiak egokiak ote diren. Jakin nahi da ea aurkeztu diren hautagaiak eskatu duten lanpostu huts horiek betetzeko pertsona egokiak ote diren.

Enplegua eskaintzen dutenek jakin nahi dute ea zergatik interesatzen zaion hautagaiari lanpostu hori eta ea pertsona horrek zer ekarpen egin ditzakeen enpresan. Eta ea zein baldintzatan lan egiteko prest ote dagoen.

  1. Lanbide.eus. (2014-05-22). «Lanerako elkarrizketa» www.lanbide.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).

Lan-elkarrizketa

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne