Laneko jazarpen | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Jazarpena abusu psikologikoa |
Identifikatzaileak |
Laneko jazarpena[1] laneko jazarpen psikologikoa edo mobbinga[2] langile baten edo gehiagoren osotasun psikologikoaren aurkako portaera umiliagarria etengabe errepikatuz egiten den erasoa da; langile horientzat, gehienetan, ondorio kaltegarriak eragiten ditu bai maila pertsonalean bai profesionalean.[3] Abusu psikologiko hori sistematikoki eta behin eta berriz gertatzen da denbora luzez, asteetan, hilabeteetan eta baita urteetan ere, eta, batzuetan, ustekabeko istripuak eta eraso fisikoak ere gehitzen zaizkio, kasu larrienetan. Denboran oso luzea den jazarpen-egoera batek, gaixotasun edo arazo psikologikoez gain, muturreko egoeretan biktimaren suizidioa eragin dezake. 2003an aktiboan zeuden langileen artean, %10-15-ek pairatzen zuten.[4]