Langile klase

Langile klasea, soziologia eta politikan garrantzi handia duen terminoa.

Langile klasea, behargin klasea edota proletariotza, Iraultza Industrialaren garaitik gaurdaino soldata baten truk produkzio lanean esku-lana burutzen duen klase soziala da, betiere ekoizpen-bideen jabe izan gabe. Termino hau klase kapitalista edota kapitala pilatzen duen klaseari kontrajartzen zaio, bai eta usadiozko eskulangintzari ere, azken honetan eskulana ere burutzen den arren, gehienetan langileak ekoizpen lanabesen jabeak baitira, maiz baita beren negozioenak ere, gainera eskulagintzaren sektoreko artisauek ez bezala, langile klasea industriarekin oso lotura estua du.[1]

XIX. mendetik erdialdetik aurrera Euskal Herrian garrantzi handia duen klase soziala da, Euskal Herriko biztanleriaren zati handi bat sektore edo klase sozial honetakoa baita.

  1. Irastortza Madariaga, Joxpi; Arratibel Insausti, Nekane. (2012-12-31). «Nola eragin lan-munduko langile euskaldunen euskararekiko jarrera eta portaeran? Pertsuasio-estrategien bidea urratuz» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (83): 29–43.  doi:10.26876/uztaro.83.2012.2. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).

Langile klase

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne