Laringe | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | upper respiratory tract (en) |
Artikulazioa | faringea Trakea |
Identifikadoreak | |
Latinez | larynx |
MeSH | A04.329 |
TA | A06.2.01.001 |
FMA | 55097 |
Terminologia anatomikoa |
Laringea anfibio, narrasti eta ugaztunen lepoan den organo bat da, arnasketan, soinu ekoizpenean eta trakea elikagaiak xurgatzetik babestean parte hartzen duena. Kartilaginosoak diren hainbat atalez osatua dago. Goitik ahoarekin lotuta dago, eta behetik trakearekin. Tiroidea bere aurrean du kokatuta.
Aho-sudurretatik sartzen den aire garbia laringean zehar iragaten da biriketarantz, eta alderantzizko bidea egiten du aire zikinak, karbono dioxidoz beteak alegia. Era berean, airea trakea eta birikatara joan dadin uzten du, eta janaria hara sartu ez dadin itxi egiten da.
Laringearen funtzio garrantzitsuenetarikoa fonazioa da: bertan daude ahots-kordak eta sortzen da ahotsa. Laringean dauden ahots-kordak aireak dardararazten dituenean sortzen da ahotsa. Bestalde, ahotsaren zolitasuna laringe barrunbearen itxuraren araberakoa izaten da; haurren laringea biribila da, baina gaztaroan emakumeenak biribil jarraitzen du eta gizonena aurrerantz handitzen da; zintzurra nabarmentzen eta ahotsa loditzen da. Laringearen barnean hiru atal bereiz daitezke: