Latakia اللاذقية حماللاذقية | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Siria | |
Eskualdea | Latakia eskualdea | |
Izen ofiziala | اللاذقية | |
Jatorrizko izena | اللاذقية | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 35°31′25″N 35°47′30″E / 35.5236°N 35.7917°E | |
Azalera | 58 km² | |
Altuera | 0 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 700.000 (2009) | |
Dentsitatea | 12.069 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 041 | |
Hiri senidetuak | Susa, Mersin, Konstantza, Rimini, Aden, Korfu, Genova, Famagusta eta Gazimağusa Municipality (en) | |
elatakia.sy |
Latakia[1] (arabieraz حماللاذقية, Al-Ladhiqiyah), Siriako itsas porturik garrantzitsuena eta herrialdearen ipar-mendebaldean dagoen Latakia eskualdeko hiriburua da. Mediterraneo itsasoaren ertzean dago, Orontes ibaitik hurbil. 2004an 383.786 biztanle zituen[2].
Historia luzeko lurraldea da. Aipagarri dira erromatarren garaiko garaipen arkua eta Bacchuseko zutabe korintotarrak. Antzina Laodizea (grezieraz: Λαοδίκεια ἡ Πάραλος, Laodikeia edo Laodiceia) seleukotar hiria izan zen.
Eta askoz lehenago, Ugarit erresuma garrantzitsua lurralde horretan egin zen. Ugarit hiria bera iparraldean zegoen, hiri modernotik zortzi bat kilometrora.