Lavoisierren legea, masaren kontserbazio legea edo materiaren kontserbazio legea natura zientzietako oinarrizko lege bat da, lege estekiometriko gisa ere sailkatua. Mijail Lomonosov zientzialariak era independentean landu zuen 1748an eta handik urte gutxira, 1785ean, aurkitu zuen Antoine Lavoisier zientzialariak.[1] Hainbat modutan adierazi daiteke, jarraian modu horietako bat:
« | Sistema isolatu batean gertatzen den prozesu batean, hasierako egoeratik amaierako egoerara masa ez da aldatzen» | » |
—[2] |
Lege hau funtsezkoa da kimika modu egokian ulertu ahal izateko, izan ere, erreakzio kimikoak lantzean sarritan aplikatu ohi da. Adibidez, sustantzia baten hamar gramo beste baten bost gramorekin erreakzionatzen baditugu, jakina da produktua hamabost gramokoa izango dela. Erlatibitatearen teoriaren testuinguruan ere aipamena egiten zaio, nahiz eta masa-energiaren kontserbazioaren lege gisa ezagutzen den.