Leinu gerrak

Leinu gerrak
Gebara gaztelua (Araba) leinu honen dorretxea zena.
DataXIV. eta XV. mendeak
LekuaEuskal Herria
Gudulariak
Ganboatarrak
Aliatuak:
Agramondarrak
Nafarroako Koroa
Oinaztarrak
Aliatuak:
Beaumondarrak
Gaztelako Koroa

Leinu gerrak,[1] bando gerrak[2][3] edo Erdi Aroko alderdi gerrak[4] Euskal Herrian (batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan) Behe Erdi Aroan izan ziren ahaide nagusien arteko gatazkak izan ziren. Bando, leinu edo alderdi horietako kide bakoitzari bandokidea deritzo;[5] eta bandokideak banderiza eratzeko biltzen ziren, hau da, jauntxo bat buru zutela bandera baten inguruan bildutako soldadu taldea.[6]

Orduko gatazkak hiru motatakoak izan ziren: nobleziaren eta laborarien artekoak, nobleziaren eta hiribilduen artekoak; eta nobleen artekoak. Azken mota horretakoa da, berez, bando gerretan izandakoa. Gaztelako Koroaren pean zeuden herrialdeetako landa lurretako nobleak bi leinuren inguruan bildu ziren: batzuk Ganboa leinuaren inguruan, eta besteak Oinaz leinuaren inguruan. Horrela sortu ziren bi bandoak: ganboatarrena eta oinaztarrena.

Hiriko biztanleen iritziz, nobleak etsaiak, tiranoak eta kriminalak ziren, haien jarduerek kalte handia egiten baitzieten lurralde guztietako gizarteari eta ekonomiari. Zenbait ordenantza ezarri zituzten, leinu horietakoei itunak egitea eta batzea debekatzeko. Nobleak beren errentek behera egin zutela ohartu zirenean, basoak eta herri-lurrak eskuratzen saiatu ziren eta nekazarien ondasunak arpilatu, erre eta lapurtu zituzten. Egoera gero eta larriagoa zenez, nekazariek hiribilduetara emigratzea erabaki zuten.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. «bando»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia.
  3. «bando», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  4. «bando», Zehazki hiztegia.
  5. «bandokide», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  6. «banderiza», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.

Leinu gerrak

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne