Leninen Ordena | |
---|---|
Jatorrizko izena | (ru) Орден Ленина |
Mota | ordena |
Award rationale (en) | Sobietar Batasuneko herritarrak, atzerritarrak, erakundeak, enpresak eta komunitateak: Estatuari eskainitako zerbitzu bikainak; zerbitzu eredugarria Indar Armatuetan; herrien arteko adiskidetasuna eta lankidetza sustatzea eta bakea indartzeko; merituzko zerbitzuak estatu sobietarrari eta gizarteari |
Honen izena darama | Vladimir Lenin |
Indarraldi | 1930eko apirilaren 6a - 1991 |
Fundatzailea | Iosif Stalin |
Maila | baliorik ez Urriko Iraultzaren Ordena |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Beste batzuk | |
Sariaren irabazle | 431.418 |
Leninen Ordena (errusieraz Орден Ленина, Orden Lenina) hala, Errusiar Iraultzaren liderragatik deitua, Sobietar Batasuneko bigarren kondekorazio nazionalik garrantzitsuena izan zen. Ordena honakoei ematen zitzaien:
Sobietar Batasuneko Heroia edo Sozialista Lanaren Heroia bezala sarituek aldi berean Ordena jasotzen zuten, Sobietar Batasuneko Sobiet Gorenaren Presidiumak ematen zuena. Hiri, konpainia, lantegi, eskualde, unitate militar eta itsasontziei ere ematen zitzaien. Batzorde Zentralak ezarri zuen 1930eko apirilak 6an. Lehen saritua Komsomolskaia Pravda egunkaria izan zen, 1930eko maiatzak 23an. Saritutako lehen atzerritarrak bi estatubatuar hegazkin mekanikari izan ziren, 1934ko irailak 10ean Txeliuskin ontziaren bilaketa eta erreskate operazioetan izan zuten parte hartzeagatik.