Leonesa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Espainia, Portugal |
Hiztunak | Jatorrizkoak: 25.000 lagun |
Rankinga | ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Gaztela eta Leónen onartuta |
Eskualdea | León, Zamora eta Bragantza (Mirandesa) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak Astur-leones | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | leon1250 |
Linguasphere | 51-AAA-cc |
Linguist List | ast-leo |
Leonesa[1] (asturllionés, llionés, llengua llionesa)[2] astur-leonesaren mendebaldeko aldaera edo hizkuntza da. Ia hiztun guztiak elebidunak dira. Estimazioen arabera, 25.000 bat lagunek mintzatzen dute[3].
Sektore batzuek, Asturiasen batez ere, leonesa asturieraren aldaeratzat hartzen dute, berezko hizkuntzatzat jo beharrean, eta asturlleonés occidental deritzote. Leonen, berriz, Conceyu Xoven ('Bilera gaztea' euskaraz)[4] inguruko elkarteek[5] moduko talde batzuek leonesa hizkuntza beregaintzat jotzen dute eta, horrela, asturieraren idaztarau estandarra erabili beharrean, leoneserako arau propioa defendatzen dute.
Bestalde, Leongo idazleek eta hizkuntzaren alorrean lan egiten duten elkarte kulturalek[6] Academia de la Llingua Asturianaren idaztarau estandarra erabiltzen dute, oro har.
Leonesa mintzatzen zen balizko lurraldeari Leongo Herria deitzen diote zenbait sektore erregionalistak.