Lexiko

Hizkuntzalaritzan, lexikoa hizkuntza bateko lema edo, zentzu zabalago batean, hitzen multzoa da. Hizkuntza automatikoki aztertzeko, lexikografia konputazionalean, lexikoak garrantzi handia du, bertako informazioa baita ondorengo urratsetarako abiapuntua. Geroz eta lexiko sendoagoa eduki, orduan eta informazio aberatsagoa hurrengo urratsetan baliatzeko eta konbinatzeko. Hala ere, lexikoetan informazio mota asko bilduta izateak gero eta errepresentazio-eredu zailagoak eskatzen ditu, eta aldi berean, informazio hori prozesu automatiko edo erdiautomatikoez eskuratzeko aukerak aztertzea, ezagutza lexikalaren eskurapenak lan eskerga eta kostu handikoa baitakar eskuz eginez gero.


Lexiko

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne