Libra | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Lib |
Genitiboa | Librae |
Sinbologia | Balantza |
Eremua | 538 gradu karratu (29. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 46 |
Izarrik distiratsuena | Zubeneschamali (β Lib) (itxurazko magnitudea 2.61) |
Konstelazio mugakideak | Serpens (konstelazioa), Virgo, Hydra, Centaurus, Lupus (konstelazioa), Scorpius eta Ophiuchus |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 15 h |
Deklinazioa | -15° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Ekaina | |
+65° eta −-90° latitude bitartean ikusgai. |
Libra edo Balantza[1][oh 1] (latinez: Libra; ikurra: ) zodiakoaren zazpigarren konstelazioa da zeruan. 88 konstelazio modernoetako bat da.
Konstelazioa ez da oso argitsua, ez baitu lehenengo magnitudeko izarrik. Virgotik mendebaldera eta Scorpiusetik ekialdera dago. Izarren izenek adierazten duten moduan, garai batean eskorpioiaren matxarden parte izan zen: Zubenelgenubi-k (α Librae) "hegoaldeko matxarda" esan nahi du, eta Zubeneschamalik (β Librae) "iparraldeko matxarda". Bisualki, α eta β balantzaren oreka-zeharragak dira, eta γ eta δ platertxoak.
Konstelazioa, jatorriz Scorpiusen matxarden parte zena, zodiakoko berriena da, eta bizidun bat irudikatzen ez duen bakarra.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found