Kontabilitatean, liburu Nagusia enpresako egitate ekonomikoak banaka erregistratzen dituen kontabilitate-liburua da. Egunkari liburuak jarraitzen duen ordena kronologikoaren ordez, egitate ekonomikoak eragiten dituen kontabilitate-kontuak zeintzuk diren sailkatzen ditu. Espainiako Merkataritza Kodearen arabera, ez da derrigorrez eraman behar den kontabilitate-liburu bat.