Lignina

Lignina[Betiko hautsitako esteka] egituraren adibidea

Lignina polimero bat da, Plantae erreinuko organismo zelularretan eta baita Chromalveolata erreinuko, Dinophytas dibisioko, algetan [1] presente dagoena. Lignina hitza, latineko lignum [2] hitzetik dator, eta horren esanahia 'zura' da. Kimikoki, polimero fenoliko erretikulatuen [3] barruan sailkatzen da. Talde aromatiko ez-karbohidratikoen barruan kokatzen den eta polimero egitura ezberdin asko izan ditzakeen konposatua da. Beraz, lignina mota anitz daudela esan daiteke, ez dago lignina egitura bakarra naturan.

Polisakaridoen ondoren, lignina, landareen polimero organiko ugarienetakoa da, zelulosa eta hemizelulosarekin batera. Hiru konposatu hauen banaketa landarearen araberakoa da. Zuraren kasuan, adibidez, normalean konposizio hau aurki daiteke:

zelulosa: % 38-50    hemizelulosa: % 23-32     eta    lignina: % 15-25

Lignina eduki altua aurkezten duten eta merkataritza arloaren ikuspegitik interesgarriak diren landare asko exisitizen dira, adibidez, Panicum virgatum, % 33ko lignina edukia daukana eta Pinea abies, % 28-39ko lignina edukikoa. [4]

  1. (Ingelesez) Martone, Patrick T.; Estevez, José M.; Lu, Fachuang; Ruel, Katia; Denny, Mark W.; Somerville, Chris; Ralph, John. (2009-01-27). «Discovery of Lignin in Seaweed Reveals Convergent Evolution of Cell-Wall Architecture» Current Biology 19 (2): 169–175.  doi:10.1016/j.cub.2008.12.031. ISSN 0960-9822. PMID 19167225. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  2. (Gaztelaniaz) Academic Press. 2016-08-19 (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  3. (Ingelesez) Lebo, Stuart E.; Gargulak, Jerry D.; McNally, Timothy J.. (2001). «Lignin» Kirk-Othmer Encyclopedia of Chemical Technology (American Cancer Society)  doi:10.1002/0471238961.12090714120914.a01.pub2. ISBN 978-0-471-23896-6. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  4. (Ingelesez) «Monomers, Polymers and Composites from Renewable Resources | ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).

Lignina

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne