Limes-a (latinez: limes, "muga", singularrez; limites pluralez) Erromatar Inperioaren kanpoaldeko muga zen. Muga horiek egonkorrak izan ohi ziren, harresi bat zeukaten gehienetan, eta gaztelu, gotorleku, zaintza dorre eta herriz hornituta egon ohi ziren.
Europan, Rhin eta Danubio ibaietan zehar kokatzen zen, emari handiko ibai hauek, muga natural bezala erabiltzeko, eta, osatzeko, erromatarrek harresi handiak altxatu zituzten I. mendetik aurrera eraikiak izan zirenak, modu eraginkorrean, geroz eta sarriago gertatzen ari ziren barbaroen inbasioetatik defenda ez zitezkeen tokietan, defentsa garrantzitsu eta egituratuenak II. mendetik aurrera eraiki ziren arren. Distantzia batetik behin, dorre bat edo beste edozein gotorleku lotzen zitzaion harresiari. Limes hauek, merkatariak erakartzen zituzten, eta soldaduen familiak ere handik gertu finkatzen ziren, eta, horrela, denboran aurrera, erromatar herri bihurtu ziren (atzerritarren inbasioen mende egon arren), baita latindar eta barbaroen arteko merkataritza eta kultura elkartrukearen gune ere.
Erromatar Inperioaren mugak Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk, eta zehazki Hadrianoren Harresia 1987an,[1] eta Goi Germania-Retiako limes-a 2005 eta 2008an.[1] Azken hori, munduan existitzen den mugaz haraindiko tokietako bat da.
Jatorrian, limes hitzak, latinez, mugako tropek zaindutako edozein bide izendatzen zuten. Horregatik, hitza, benetako harrizko harresiak (Britania) zein batetik bestera distantzia batetara zeuden zurezko gotorleku kateak izendatzeko erabiltzen da. Azken eredu hau zen gehien erabiltzen zena Germaniako muga zabal eta arriskutsuan, muga bezala, ibaiak erabil ezin zitezkeen tokietan. Denborarekin, erromatarrek eurek, germaniarrak kontratatu zituzten soldadu limes-ak zaintzeko.