Litro

Litro
Neurtzen dubolumena
SI sistemarako konbertsioa0,001 m³
Unitate estandarretan1 dm³, 1.000 cm³, 0,1 dal eta 0,01 hl
Ikurral, L, ל', லீ., л, لتر, l, l, л, л, l, l, L, l, l, L eta l

Litroa bolumen-unitateetako bat da, eta, beraz, likidoak, gasak, solidoak eta plasma neurtzeko erabili daiteke, nahiz eta ohikoena likidoak neurtzeko erabiltzea den. Litroaren sinboloa l da (ele letra xehea). Nahiz eta litroa Nazioarteko Unitate Sistemako unitateetako bat ez den, nazioarteko sistema horrekin erabiltzeko onartua dago,[1] eta sistema metrikoaren hainbat bertsiotan azaldu da. Bolumena neurtzeko, Nazioarteko Unitate Sistemako unitate ofiziala metro kubikoa da (m3). Litro baten baliokide da 1 dezimetro kubiko (dm3). Bestela esanda, litroa 1/1.000 metro kubikoren baliokide da, hau da, metro kubiko batek 1.000 litro ditu. 4 °C-ko tenperaturan eta 1 atm-ko presioan, ur litro batek kilogramo (kg) bat pisatzen du.

Nazioarteko Unitate Sistemako unitatea ez den arren, Nazioarteko Unitate Sistemako aurrizkiekin erabil daiteke: mililitro, dezilitro, dekalitro, hektolitro, eta abar.

Jatorrizko sistema metriko frantsesak litroa erabiltzen zuen oinarrizko unitate gisa. Litro hitza frantsesezko unitate zaharrago batetik dator, litronetik. Izena grezieratik dator (pisuaren unitatea zen, ez bolumenarena) latinaren bidez, eta, gutxi gorabehera, 0,831 litro zen. Litroa sistema metrikoaren geroagoko bertsio batzuetan ere erabili zen, eta SI sistemarekin erabiltzeko onartzen da SI sistemaren unitatea ez izan arren, SI sistemaren bolumen-unitatea metro kubikoa baita (m³).

Litro bat ur likidok kilogramo bateko masa du, doi-doi; izan ere, kilogramoa, hasiera batean, izotzaren urtze-tenperaturan dagoen dezimetro kubiko baten masa gisa definitu zen 1795ean. Metroaren eta kilogramoaren ondorengo birdefinizioek erlazio hori dagoeneko ez dela zehatza adierazten dute[2].

  1. Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoaren eskuorria, 2006, 124.. orrialdea. («Egunak» eta «orduak» dira Nazioarteko Unitate Sistemakoak ez diren baina sistema horrekin erabiltzeko onartu diren unitateen beste bi adibide.)
  2. «Association Métrodiff - 18 germinal an III» web.archive.org 2016-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).

Litro

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne