Lotura kimiko

Sodio eta kloroaren arteko lotura kimikoa, kasu honetan lotura ionikoa.

Lotura kimikoa atomo eta molekulen arteko interakzio erakargarrien prozesu kimikoaren erantzulea da. Halaber, konposatu kimiko diatomiko eta poliatomikoei egonkortasuna ematearen erantzulea da. Indar erakargarri horien azalpena kimika kuantikoaren legeetan aurkitzen dugu.[1]

Lotura kimikoa azaltzeko era sinpleago bat honakoa da: lotura kimikoa bi atomoren arteko indarra da behin sistema egonkorrago bat eratu eta gero. Molekula, kristal, metal eta gas diatomikoak lotura kimikoen bidez elkartuta daude, eta materiaren propietate fisiko eta kimikoak determinatzen dituzte.

Aurkako kargak elkar erakartzen dute elkarturik daudenean egoera egonkor bat eratzen dutelako banatuak zeudenean baino. Atomoen kasuan, egonkortasun handieneko egoera nukleotik urrunen dagoen geruzan zortzi elektroi aurkitzen direnean lortzen da. Hau gas nobleen kasua da.

  1. Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos. Fernando; Izurieta, Itziar; Etxebarria, Nestor & Martinez de Marigorta, Edorta. (1996). Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 59-116 or. ISBN 84-86967-71-6..

Lotura kimiko

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne