Luis Marianoren hilobia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Arrangoitze |
Koordenatuak | 43°26′11″N 1°31′21″W / 43.43631°N 1.52247°W |
Luis Marianoren hilobia (1914-1970) San Joan Bataiatzailearen elizaren hilerrian dago, Arrangoitzen, Lapurdi Erdialdean, Ipar Euskal Herrian.[1] Oraindik ere abeslariaren hainbat zalek bisitatu eta lorez apaintzen dute. Deigarriak dira bertan agertzen diren euskal kulturaren ikurrak, euskal disko-formako hilarria elementu nagusia izanik.
Luis Marianoren gorpuzkiak Arrangoitzen daude. Herri horri oso lotuta zegoen eta etxe bat zuen bertan, Marianoko Borda. Hilerria elizaren eta trinketearen ondoan dago, eta hilobia lorez estalita dago beti. Bisitariak zirela eta, azkenean udaletxak aparkalekua handitu behar izan zuen.[2]