Luise Rainer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Düsseldorf, 1910eko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Alemania Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Londres Düsseldorf Hanburgo Viena Düsseldorf |
Heriotza | Londres, 2014ko abenduaren 30a (104 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Clifford Odets (1937 - 1940) Robert Knittel (en) (1945 - 1989) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Irakaslea(k) | Max Reinhardt Constance Collier (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea |
Jasotako sariak | |
|
Luise Rainer (Düsseldorf, 1910eko urtarrilaren 12a - Londres, 2014ko abenduaren 30a) Alemaniako aktorea izan zen, bitan emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.
Alemanezko hainbat filmetan eta antzezlanetan agertu zen 1935ean MGM estudioek aurkitu baino lehen. Hollywoodera joanda eta ingelesa ikasita, 1935eko Escapade filma izan zen AEBetan egin zuen lehendabizikoa. Hurrengo bi filmengatik Oscar bana irabazi zuen. Hortik aurrera, hala ere, bere ibilbideak behera egin zuen, kritikariek gaizki hartu baitzituen. Hollywood 1944an utzi zuen, eta antzerkian lan egin zuen horren ostean.