Luminiszentzia bero iturririk gabeko argiaren emisio espontaneoa da, “argi hotza” ere deitua; erreakzio kimikoek, energia elektrikoak, mugimendu azpiatomikoek edo beira batean egindako esfortzuak (piezoelektrizitatea) sortu dezake.
Solido batek erradiazio iturri batetik energia jasotzen duenean, egitura elektronikoak xurgatzen du eta ondoren argi modura askatzen da elektroiak bere tokira itzultzen direnean.[1][2]
Abiazioan aginteak, eskularruak eta nabigaziorako instrumentu eta markatze-sistemak askotan material luminiszentez estalita daude; prozesu honi luminizatzea deitzen zaio.[3]