Lurreko Telebista Digital

Lurreko Telebista Digitala edo LTD bideo-seinaleen (irudi eta asoziatutako audioen) transmisio digitala da; alegia, kode bitarrekoa, ohiko antena, kable konexio edota satelite baten bidez egina. Teknologia digitala aplikatuz, posibilitate handiagoak lortzen dira, hala nola kanal kopuru handiagoa, irudi kalitate hobea edo bereizmen handiko irudiak (HD edo High Definition ingelesez) eta soinu kalitate hobea (AC3,Dolby Digital sistemak erabilita). Ipar Amerikan, ATSC teknologia erabiltzen da; Japonian, ISDB-T; eta Europa eta Australian, DVB-T-a (azken biak oso antzekoak dira). Munduko beste lurraldeak erabaki gabe daude oraindik.

DVB-T estandarra Europako industriaren estandarren familian sartuta dago. Estandar horiek telebista digitaleko emisioak transmititzeko erabilitako teknologiaren arabera bereiz daitezke: lurreko banaketa sarearen seinaleaz baliatuta, ohiko telebista analogikoan erabiliako emisioak (DVB-T), satelite geo-egonkorretatik egindako emisioak (DVB-S), kable-sareen bidez (DVB-C) edota eragingailu mugikorrak helburu dituzten emisioak, prozesu txikiko kapazitatearekin eta bateriaz hornituak (DVB-H). Beste modalitate berri bat ADSL bidezko telebista da: estandar berri bat dauka (DVB-ADSL). Formatu digitalean emisioak egiten dituzten irrati bidezko audio modalitate berri bat ere sortu da, DAB (Digital Audio Broadcasting) izenekoa.[1]

  1. DVB estandarraren webgunea .

Lurreko Telebista Digital

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne