Luxazioa | |
---|---|
Orkatilaren dislokazio traumatikoa. | |
Deskribapena | |
Mota | kaltea displacement (en) ![]() |
Espezialitatea | Ortopedia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | T14.3 |
GNS-9-MK | 830-848 |
GNS-10 | T14.3 |
GNS-9 | 830-848 |
MedlinePlus | 000014 |
eMedicine | 000014 |
MeSH | D004204D004204 |
Luxazioa edo dislokazioa artikulazio baten ohiz kanpoko bereiztea da. Normalean bat-bateko trauma batek sortzen du. Medikuntzako terminologian, abartrosi edo abartikulazio deitzen zaio.[1]
Hortaz, luxazio bat giltzadura batean emandako bi atalen arteko bereizketa da. Lotailu bat gehiegi behartzen denean gertatzen da, konektatuak dauden bi hezurren ertzak banatzea eragiten duena. Lotailuak hezurren eta kartilagoen arteko zuntz ehunezko loturak dira. Gainera, lotailuek ere hezurrak artikulazioetan lotzeko funtzioa bete dezakete.
Besteak beste, erorketak, behartutako luzaketak, inpaktu edo kontusio bortitzak gertatzeak, luxazioa gertatzeko arriskua areagotzen dute. Luxazioak totala edo partziala izan dezake; azken kasu horretan, subluxazioa[2] da. Luxazioek lotailu, zurda, muskulu eta tokiko nerbioei kalte egin diezaiokete. Lesio hauek giltzadura nagusi (sorbalda, belauna) edo garrantzi gutxiagokoenetan (hatzak eta behatzak) suerta daitezke. Luxaziorik ohikoena sorbaldakoa da.
Patologia honen aurkako tratamendua erredukzio itxiz egin ohi da; hau da, espezialista baten eskutik egindako teknikaren bitartez, hezurrak bere ohiko posiziora itzularazten dira. Ez da gomendatzen edonork teknika hau praktikatzea, luxazio ondoko ehun bigun nahiz odol hodi edota nerbioetan lesioak eragin ditzakeelako.