M Fritz Langek 1931n Alemanian sortutako filma da, zuzendariak berak eta emazte Thea von Harbouk idatzia. Langen lehen film soinuduna izan zen. Egileak hala esanda M bere lan kuttunena zen.[1] Peter Lorre izan zen antzezle nagusia.
Istorioaren abiapuntua benetan jazotakoa da, Peter Kurtenen gaiztakerietan oinarrituta dago, Dusseldorfeko banpiroa zeritzon pertsonaia izan zen harengan, 1920ko hamarkadaren amaieran aipatu hirian hainbat umetxo hil zituena. 1929ko martxoaren eta 1930eko maiatzaren artean, Dusseldorfeko poliziak 13.000 gutun baino gehiago jaso zituen ustezko hiltzaileak salatzen zituztenak; 9.000 susmagarri galdekatu zituzten; 10.600 kasu aztertu zituzten. Azkenik 1930eko maiatzaren 24an poliziak Peter Kurten atxilotu zuen. Ekainaren 6an Langek M prestatzen hasia zela aitortu zuen[2].