Madison Square Garden, ohi MSG laburtua, AEBetako New York hirian dagoen kirol pabilioi bat da. Toki horretan eraiki zen laugarren eraikina da. Lehen bi koliseoak Madison Plazan (Madison Square) egon ziren, nondik izena datorkion. Bigarrena bota eta hirugarren koliseo bat eraiki zen 50 kalea eta 8. etorbidearen arteko gurutzaketan. Egungo MSG 33. kalea eta 7. etorbidearen arteko gurutzaketan dago.