Malala Yousafzai (Mingora, Pakistan, 1997ko uztailaren 12a) emakumeen hezkuntzaren aldeko ekintzaile bat da, eta Nobel Saria jaso duen pertsona gazteena.[1] Giza eskubideen aldeztaile ospetsua da; bereziki, Pakistan iparraldeko Khyber Pakhtunkhwa probintzian dagoen bere sorterri Swat haranean emakumeek eta haurrek hezkuntza izatearen aldeztailea. Izan ere, lurralde horretan, talibanek galarazi egin dute neskatoak eskolara joatea, hainbat alditan. BBCren webgunean blog bat idatzi zuen, 11–12 urte bitartean zituela. Blog horretan azaldu zuen nola talibanek bere herria zapalduta zeukaten. Aktibismo hori geldiarazteko asmoz, taliban bat Yousafzai erailtzen saiatu zen 2012an.