Manuel Rivas Barros (Coruña, 1957ko urriaren 26a - ) idazle eta kazetari galiziarrra da. Galizieraz egin du bere literatura-produkzio gehiena, eta gaur egun arlo honetan egile garaikiderik aktiboen eta sarituenetarikoa dugu: Eleberriak, poemak eta saioak landu ditu. Gainera, gaztelaniaz ere idazten du.
A lingua das bolboretas (¿Qué me queres, amor?) eta O lapis do carpinteiro lanek inspiratu dute pelikula bana zinemarako.
Haren obra hainbat hizkuntzatara itzuli dute, frantses, italiera, ingeles, alemán, greziera, turkiera, errusiera, finlandiera, nederlandera, kroaziera, japoniera, katalan eta euskara euren artean.