- Artikulu hau apaiz eta teologoari buruzkoa da; eskubide zibilen mugimenduko kidea gaitzat duena beste hau da: «Martin Luther King»
Martin Lutero |
---|
|
|
|
Jaiotzako izen-deiturak | Martin Luder |
---|
Jaiotza | Eisleben, 1483ko azaroaren 10a |
---|
Bizilekua | Eisleben Mansfeld Magdeburg Eisenach Erfurt Wittenberg |
---|
Heriotza | Eisleben, 1546ko otsailaren 18a (62 urte) |
---|
Hobiratze lekua | All Saints' Church, Lutherstadt Wittenberg (en) |
---|
|
Aita | Hans Luther |
---|
Ama | Margarethe Luther |
---|
Ezkontidea(k) | Katharina von Bora (1525 - 1546) |
---|
Seme-alabak | |
---|
Haurrideak | |
---|
|
Heziketa | University of Erfurt (en) (1501 (egutegi gregorianoa) - 1505 (egutegi gregorianoa)) master |
---|
Doktorego ikaslea(k) | Andreas Hoffrichter (en) |
---|
Hizkuntzak | latina New High German (en) alemana |
---|
Ikaslea(k) | |
---|
|
Jarduerak | itzultzailea, teologoa, katedraduna, abokatua, Bibliaren itzultzailea, hymnwriter (en) , Protestant reformer (en) , filosofoa, artzaina, idazlea, predikaria, musikagilea, eskriba, apaiz katolikoa eta reformator (en) |
---|
|
Lantokia(k) | St. Augustine's Monastery (en) |
---|
Enplegatzailea(k) | Wittenbergeko unibertsitatea |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Influentziak | Agustin Hiponakoa |
---|
Mugimendua | German Renaissance (en) Erreforma Protestantea Protestantismoa |
---|
|
Erlijioa | Eliza latinoa Luteranismoa |
---|
Erlijio-ordena | San Agustinen Ordena |
---|
|
|
|
Martin Lutero[1] —jaiotzako izen-deiturez, Martin Luther— (Eisleben, Alemania, 1483ko azaroaren 10a - Eisleben, Alemania, 1546ko otsailaren 18a) apaiza, irakaslea eta teologoa izan zen, bai eta erlijio erreformatzaile eraginkorra ere.
Elizaren gehiegikerien aurka idatzi zituen Laurogeita Hamabost Tesiek guztiz bizkortu zuten erreforma protestantearen etorrera. Haren irakaspenak zirela eta, Erreforma Protestantearen mugimendua sortu zen; batik bat protestantismoaren bertsio luteranista. Eliza Katoliko Erromatarrarekin hainbat alderdi teologiko adostu ezinean, Aita Santuarekiko mendekotasuna apurtzearen alde agertu zen eta kristautasunean adar berri bat. Egun, 70 milioi kristau luterano daude munduan, eta beste 400 miloi inguru beste adar protestanteetan.
Inprimagailuaren asmakizun berria zela medio, Martin Luteroren pentsaera erraz zabaldu eta beste teologoengan eragina izan zuen. Luteroren erreformak mota askotakoak ziren. Tokian tokiko hizkuntza arruntak, eta ez latina, erabili nahi zituen liturgian. Hortaz, Biblia alemanierara itzuli zuen. Apaizen ezkontzen alde egin zuen, eta Lutero bera ezkondu egin zen 1525eko ekainaren 13an.[2]
Martin Luteroren bizitzak eta idazlanek Europa Mendebaldeko Erdi Aroaren bukaeran eta Aro Modernoaren sorreran pauso handi bat, agian azkena, ekarri zuten.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
- ↑ «www.luther.de: El matrimonio de Lutero» www.luther.de (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).