Maryam Mirzakhani (persieraz: مریم میرزاخانی; Teheran, 1977ko maiatzaren 3a - Stanford, Kalifornia, 2017ko uztailaren 14a)[1] irandar matematikaria izan zen, Stanford Unibertsitateko matematika irakaslea. Teichmüller teoria, geometria hiperbolikoa, hipotesi ergodikoa eta geometria sinplektikoa izan ziren haren ikerketa eremuak[2]. Fields domina jaso zuen 2014an, Seulgo Matematikarien Nazioarteko Kongresuan; sari hori irabazi zuen lehen emakumea izan zen[3].