Megachilidae | |
---|---|
45 Ma-0 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Hymenoptera |
Superfamilia | Apoidea |
Familia | Megachilidae Latreille, 1802 |
Megachilidae erle familia kosmopolita bat da. Gehienak bakartiak dira eta polena garraiatzeko egitura (eskopa deitzen dena) abdomenaren egitura bentralera mugatuta dago. Beste erle familiatan gehien bat hanketara mugatzen da.
Megachilidae familiako erleek lurra eta hostoak erabiltzen dituzte euren erlauntza egiteko; batzuek landareak biltzen dituzte edo animalien ile eta fibrak. Espezie guztiek erabiltzen duten nektarra eta polena elikatzeko, baina batzuk kleptoparasitoak dira. Espezie parasitoek ez dute eskoparik. Polenaz elikatzen direnez munduko polinitzatzailerik garrantzitsuenen artean daude. Euren hegoen mugimenduarekin polen asko askatzen dute loreetatik, baina garraitzeko duten egituragatik hamar aldiz gehiagotan joan behar dira loreetara elikagai kopuru bera lortzeko.