Megan Rapinoe

Megan Rapinoe

(2019)
Bizitza
JaiotzaRedding1985eko uztailaren 5a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Portland (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, ekintzailea eta aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
United States women's national under-20 association football team2003 / 2005219
United States women's national soccer team2006 / 2023
Chicago Stars FC2009 / 2010383
magicJack2011 / 2011103
Philadelphia Independence2011 / 201141
Sydney FC2011 / 201121
Seattle Sounders Women2012 / 201220
Seattle Reign FC2013 / 2023
Olympique Lyonnais2013 / 2014288
Olympique Lyonnais2013 / 201362
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
erdilaria
Pisua60 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm4586488 Facebook: mPinoe Twitter: mPinoe Instagram: mrapinoe Youtube: UCwyeUg2RrYTx941aFOUKR7A Olympic.org: megan-rapinoe FIFA: 212337 UEFA: 250026077 Edit the value on Wikidata

Megan Anna Rapinoe,[1] (Redding, Kalifornia, 1985eko uztailaren 5a), Pinoe bezala ere ezaguna, futbol jokalari profesional estatubatuarra da, zeinek gaur egun erdilari edo aurrelari moduan jokatzen baitu Seattle Reign FC futbol taldean, National Women’s Soccer League deritzonean, alegia, AEBetako Emakumeen Futbol Liga Nazionalean. AEBetako emakumeen futbol selekzioarekin irabazi zituen Munduko Kopa 2015ean, Olinpiar Jokoak 2012an eta zilarrezko domina Munduko Kopan 2011n. 2018a ezkero AEBetako futbol selekzioko kapitaina da, Carli Lloyd eta Alex Morgan taldekideekin batera.[2]

Rapinoe bere joko landu eta teknikoagatik da ezaguna,[3] eta 2011n Brasilen kontra Munduko Kopako final laurdenetan Abby Wambach taldekideari eman zion pase zehatzagatik, zeini esker AEBek partida berdindu baitzuten, amaieran penaltietan irabazi zutena. 2012ko Olinpiar Jokoetan hiru gol sartu eta lau asistentzia eman zituen, urrezko domina irabazita AEBentzat. Lehen futbol jokalaria da, neska eta mutilen artean, Olinpiar Jokoetan gol olinpiko bat sartu duena.

Rapinoek LGBT erakunde asko babesten ditu, Gay, Lesbian and Straight Education Network (GLSEN) sarea barne eta Athlete Ally. Babesle ekonomiko boteretsuak ditu, hala nola Nike, Samsung eta DJO Global, eta promozio ekitaldi askotan agertu da Wildfang eta Nike arropa-enpresen alde. Aurrez honako talde hauetan jokatu izan du: Chicago Red Stars, Philadelphia Independence eta MagicJack AEBetako Futbol Liga Profesionalean etal Olympique de Lyon taldean, Frantzian, Division 1 Féminine delakoan.

2023ko irailean iragarri zuen AEBko selekziori argur esango ziola eta urrian, futbol profesionala utziko zuela. Selekzioarekin 2023ko irailaren 24an jokatu zuen azken partida, guztira 203. partida eta 63 gol sartuta.[4]

  1. «Megan Anna Rapinoe» olympedia.org (Ingelesez)
  2. (Ingelesez) Kassouf, Jeff. USWNT notebook: Scheduling, captains and other updates from World Cup qualifying camp – Equalizer Soccer. (Noiz kontsultatua: 2019-06-28).
  3. (Ingelesez) Kassouf, Jeff. (2013-06-28). «With Rapinoe, Solo, Seattle Reign FC finally putting the pieces together» ProSoccerTalk (Noiz kontsultatua: 2019-06-28).
  4. «Megan Rapinoek agur esan dio AEBko selekzioari; urrian, futbol profesionala utziko du» EITB 2023-09-25 (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).

Megan Rapinoe

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne