Artikulu hau makinen erabilpenari buruzkoa da; lehengaien eraldaketa gaitzat duena beste hau da: «Mekanizazio»
Mekanizatzea edo Mekanizazioa gizakien edo animalien lana hein batean edo osorik ordezteko makinak erabiltzean datza. Garrantzitsua da automatizaziotik bereiztea; azken honetan atazak giza operadorearen mendekotasuna erabat ezabatzen den bitartean, automatizazioan pertsona baten parte-hartzea beharrezkoa da.[1]
Batzuentzat mekanizazioaren kontzeptuak eskuko tresnak ere barneratzen ditu, baina erabilera modernoan terminoa prozesu konplexuak deskribatzeko erabiltzen da, ingeniaritza edo ekonomia ere kontuan hartzen dituena. Horrela jada ez da erabiltzen soilik giza lana makina baten bidez ordezkatzen duen fisika, definizio hedatzen baita prozesu konplexuak sinplifikatzeari eta eraginkorrago bihurtzeari arreta jarriz.
↑[1], Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online.
Encyclopædia Britannica Inc., 2015. Web. 15 may. 2015.