Meloidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Superfamilia | Tenebrionoidea |
Familia | Meloidae Gyllenhaal, 1810 |
Meloidoak (Meloidae) koleoptero polifago familia bat da, Tenebrionoidea superfamiliakoa.[1] 2.500 espezie inguru ezagutzen dira mundu osoan.[2] Iberiar penintsulan 19 generoko 69 espezie daude. Europan 180 espezie daude guztira. Kantaridina sortzen dute, larruazalean erupzioak eragiten dituen pozoia, eta kaltetutako eremuan exudazioa eragiten duena.[3] Batzuetan, hildako intsektuek biltegiratutako bazka-landareak kutsatu eta ganadua intoxikatzen dute.[4]