Mendebaldeko Pirinioetako Armada | |
---|---|
Mota | Unitate militar |
Herrialdea | Frantziako Lehen Errepublika |
Gerrak eta guduak | |
Konbentzioaren Gerra |
Mendebaldeko Pirinioetako Armada (frantsesez jatorriz, Armée des Pyrénées occidentales) Frantziako Iraultzan sortutako armadetako bat izan zen. Euskal Herrian zabaldu eta borrokatu zen, besteak beste, D'Elbecq eta Monceyren gidaritzapean, Konbentzioaren Gerran. Thomas Alexandre Davy de la Pailleterie Dumas, Dumas jenerala deitua, komandante buru izendatu zuten 1793ko irailean, baina armada utzi zuen inoiz buruzagi aritu gabe.