Mendiko bizikleta

Cross country mountain bike lasterketa baten irudia

Mendiko bizikleta (ingelesez mountain bike edo MTB) errepidetik kanpo, mendian, ibiltzeko erabiltzen den bizikleta da. Gaztelaniaz BTT izenaz ere ezaguna da (Bicicleta Todo Terreno) eta frantsesez VTT (Vélo Tout Terrain).

1981ean Mike Sinyardek, Specialized bizikleta markaren fundatzaileak, sortu zuen, errepiderako erabiltzen dena baino bizikleta zurrunagoa egitea bururatu zitzaionean. Honela jaio zen ezaguna den Stuntjumper modeloa.

Errepideetako bizikletekin alderatuta, berezitasun nabarienak hauexek lirateke: koadro, kanbio eta gurpil zurrunagoez gain, suspentsioak erabiltzen ditu (kasu askotan). Suspentsio hauek bi eratakoak izan daitezke, sinplea, aurreko gurpilak soilik daramanean, ala osoa, atzeko gurpilak ere badaukanean. Honetaz gain, kubiertak lodiagoak dira eta takoak dituzte lurraren irregulartasunak hobeto irensteko eta gutxiago labaintzeko. Gurpilen tamainak 24 hazbetetik 29raino doaz, 26koa izanik gehien erabiltzen dena.


Mendiko bizikleta

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne