Menopausia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | menstrual cycle phase (en) , Klimaterioa reproductive senescence (en) |
Espezialitatea | Ginekologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | N95 |
GNS-9 | 627 |
DiseasesDB | 8034 |
MedlinePlus | 000894 |
eMedicine | 000894 |
MeSH | D008593 |
Menopausia egoerara iritsi aurretiko eta ondorengo garaiari klimaterio deritzo, eta garai honetan azaltzen diren aldaketa eta sintomak klimaterio-sindromea dira. Menopausiaren aurreko urteetan, hilerokoak normalean irregularrak bilakatzen dira: epeak luzeagoak edo laburragoak, arinagoak edo astunagoak izan daitezke jario kopuruan. Denbora horretan, emakumeek beroaldiak izaten dituzte; normalean 30 segunduko eta 10 minutuko tartean, eta hotzikararekin, gaueko izerdiarekin eta larruazala gorritzearekin lotuta egon daitezke.
Sarritan menopausia eta klimaterio terminoak nahasten dira. [5]Menopausiak, bere definizio zorrotzaren arabera, emakumearen azken hilekoa gertatzen den egun zehatzari egiten dio erreferentzia. Aitzitik, denbora-tarte bat aipatzen badugu, klimaterioaz ari gara. Klimaterioa iraupen aldakorreko aldia da, eta bertan hilekoa etetearekin lotutako zeinuak eta sintomak mantentzen dira. Klimaterioak menopausia-aurreko eta menopausia-osteko etapak barne hartzen ditu.