Merkantzia-ontzi edo merkataritza-ontziak[1] salgaiak nahiz bidaiariak garraiatzeko gai diren ontziak dira. Gerraontziak ez dira genero honen barruan sartzen.
Munduko herrialde gehienek, beraien banderapean hainbat ontziz osaturiko flotak dituzte, sektore honek garrantzia handia izan baitu politikoki eta ekonomikoki historian zehar, alde batetik barne-biztanleriaren beharrak asetzeko eta bestetik guda-garaietan helburu militarrekin erabiltzeko.
Gaur egun, komenentziazko banderen areagotzearen ondorioz, herrialde askok izan zuten hegemonia historikoa galdu egin da; Panama, Marshall Uharteak eta Liberia bezalako banderek mundu osoko flotaren % 40 hartzen zuten 2009an IHS Markit analisi-enpresaren arabera.
Bestalde, aipatzekoa da greziar flota munduko handiena dela komenentziakoak kontuan hartzen ez badira, mundu osoko tonajearen % 16 hartzen baitu.